Urak eusten du: igeriketa eta ariketa akuatikoa 60 urtetik aurrera

 

Urak eusten du: igeriketa eta ariketa akuatikoa 60 urtetik aurrera

El agua sostiene: natación y ejercicio acuático a partir de los 60


Ibiltzea ondo dago, baina ez da aukera bakarra

Urteak aurrera joan ahala, aholku bat errepikatzen zaigu behin eta berriz: mugitu, aktibo mantendu, egunero ibili. Aholkua ona da, baina errealitateak sarritan zailtzen du betetzea. Belaunetako mina, artrosia, erortzeko beldurra edo muskulu-masaren galera — horiek guztiek estutu egiten dute ariketa egiteko aukeren zerrenda.

Hor agertzen da ura. Xataka-k argitaratutako erreportaje batek azken urteetako ikerketak biltzen ditu, eta ondorio argi batera iristen da: 60 urtetik aurrera, igerilekua ez da alternatiba bat gehiago; ingurune biomekaniko ezin hobea da. Uretan sartzean, flotagarritasunak nabarmen murrizten du artikulazioek jasaten duten inpaktua. Artritisa edo mugimendu-muga fisikoak dituzten pertsonentzat, ura babesleku bihurtzen da.

Baina urak leun jokatzeak ez du esan nahi erraza denik. Uraren erresistentzia naturalak pisu-makina likido baten moduan funtzionatzen du: gorputzak indarra egin behar du norabide guztietan, kolperik jaso gabe.

Zer dio zientziak

Erreportajeak jasotzen dituen datuak esanguratsuak dira:

  • Funtzio fisikoa. 2026an argitaratutako azterketa batek 1.100 adineko baino gehiago aztertu zituen, eta ariketa akuatikoak funtzio fisikoa modu integralean hobetzen duela erakutsi zuen: indarra bai beheko gorputzaldean, bai goikoan, eta malgutasun handiagoa. Bi faktore horiek zuzenean lotuta daude erorikoen prebentzioarekin.
  • Bihotza eta odol-hodiak. 2025eko ikerketa baten arabera, ariketa akuatikoak arteria-zurruntasunari aurre egiten dio eta endotelioaren funtzioa hobetzen du, lehorreko gimnasioan egindako ariketaren pareko eraginkortasunez.
  • Kolesterola. Nature aldizkariak 22 ikerketaren berrikuspen bat argitaratu berri du: igerilekura erregulartasunez joateak kolesterol osoa, triglizeridoak eta kolesterol "txarra" jaisten ditu, eta "ona" igotzen.
  • Burmuina. Agian aurkikuntzarik interesgarriena: ikerketek ariketa akuatikoa modalitate eraginkorrenetakoa dela adierazi dute funtzio kognitiboa indartzeko — memoria, erreakzio-denbora eta arreta.

Eta zenbat? Erreportajeak dioenez, ez da heroitasunik behar: astean bi edo hiru aldiz, berrogei bat minutuz eta intentsitate ertainean nahikoa izan daiteke, erresistentzia-lana eta lan aerobikoa uztartuz.

Uretan ere komunitatea sortzen da

Datu zientifikoez harago, badago erreportajean aipatzen den alderdi bat guretzat bereziki garrantzitsua dena: ur-gimnasiaren onura psikosozialak. Taldean egiten den jarduera da, harremanak sortzen dituena, eta uraren beraren efektu lasaigarriarekin batera, antidepresibo eta antsiolitiko natural gisa funtzionatzen du. Autoestimua igotzen du eta bizi-kalitatea hobetzen.

Alegia: igerilekura joatea ez da soilik gorputza lantzea. Astean bi aldiz etxetik ateratzea da, aurpegi ezagunak ikustea, aldageletan hitz egitea, ondoren kafe bat hartzea. Bakardadearen aurkako tresna bat da, ariketa fisikoaren mozorroarekin jantzita.

Baina... nork du benetan igerilekurako aukera?

Ebidentzia zientifikoa aparta da, baina ebidentziak ez du ezer balio praktikan gauzatu ezin bada. Eta hori ez da erabaki indibiduala bakarrik: baldintza kolektiboen araberakoa da. Osasunaren Mundu Erakundeak definitutako lagunkoitasunaren zortzi arloetatik ia guztiek zerikusia dute galdera honekin:

  • Kanpoko espazioak eta eraikinak. Aldagela irisgarriak al dira? Badago euste-barrarik igerilekura sartzeko? Zorua irristagaitza al da? Bankurik ba al dago aldatzeko?
  • Garraioa. Herrian igerilekurik ez badago, nola iristen da bertara autorik gabeko 78 urteko pertsona bat? Ordutegiak bat al datoz autobus-zerbitzuarekin?
  • Partaidetza eta gizarte-sarea. Ba al dago adin-tarte honetarako berariazko taldeko jarduerarik, edo denak batera nahastuta daude?
  • Komunikazioa eta informazioa. Zenbat lagunek dakite zer programa dagoen eskuragarri? Nola iristen da informazio hori Internet erabiltzen ez duenarengana?
  • Errespetua eta inklusioa. Ongi hartua sentitzen al da 70 urteko pertsona bat kiroldegi batean, edo espazio hori "gazteentzat" dela sumatzen du?
  • Osasun- eta gizarte-zerbitzuak. Osasun-zentroak eta udalak elkarrekin lan egiten al dute ariketa fisikoa gomendatzeko eta bideratzeko?



Caminar está bien, pero no es la única opción

Con el paso de los años, hay un consejo que se repite una y otra vez: moverse, mantenerse activo, caminar a diario. El consejo es bueno, pero la realidad a menudo complica cumplirlo. El dolor de rodillas, la artrosis, el miedo a las caídas o la pérdida de masa muscular estrechan la lista de opciones para hacer ejercicio.

Y ahí aparece el agua. Un reportaje publicado en Xataka recoge la investigación de los últimos años y llega a una conclusión clara: a partir de los 60, la piscina no es una alternativa más, sino un entorno biomecánico casi perfecto. Al sumergirnos, la flotabilidad reduce drásticamente el impacto que soportan las articulaciones. Para quienes conviven con artritis o con limitaciones musculoesqueléticas, el agua se convierte en un refugio.

Pero que el agua sea amable no significa que sea fácil. Su resistencia natural funciona como una máquina de pesas líquida: el cuerpo trabaja en todas las direcciones, sin recibir impactos.

Qué dice la ciencia

Los datos que recoge el reportaje son elocuentes:

  • Función física. Un análisis publicado en 2026 estudió a más de 1.100 personas mayores y comprobó que el ejercicio acuático mejora de forma integral la función física: fuerza tanto en el tren inferior como en el superior, y mayor flexibilidad. Ambos factores están directamente ligados a la prevención de caídas.
  • Corazón y vasos sanguíneos. Según un estudio de 2025, el ejercicio en el agua combate la rigidez arterial y mejora la función endotelial con una eficacia equiparable al ejercicio realizado en un gimnasio en tierra firme.
  • Colesterol. La revista Nature ha publicado recientemente una revisión de 22 estudios: acudir a la piscina con regularidad reduce el colesterol total, los triglicéridos y el colesterol "malo", mientras eleva el "bueno".
  • Cerebro. Quizá el hallazgo más interesante: la investigación señala el ejercicio acuático como una de las modalidades más eficaces para potenciar la función cognitiva — memoria, tiempo de reacción y atención.

¿Y cuánto hace falta? Según el reportaje, no se requiere ninguna heroicidad: dos o tres sesiones semanales de unos cuarenta minutos a intensidad moderada pueden ser suficientes, combinando trabajo de resistencia y ejercicio aeróbico.

En el agua también se teje comunidad

Más allá de los datos, hay un aspecto del reportaje que nos resulta especialmente relevante: los beneficios psicosociales de la gimnasia acuática. Es una actividad que se hace en grupo, que genera vínculos y que, sumada al efecto relajante del propio medio, funciona como un antidepresivo y ansiolítico natural. Eleva la autoestima y mejora la calidad de vida.

Dicho de otro modo: ir a la piscina no es solo trabajar el cuerpo. Es salir de casa dos veces por semana, ver caras conocidas, charlar en el vestuario, tomar un café después. Es una herramienta contra la soledad disfrazada de ejercicio físico.

Pero... ¿quién puede llegar realmente a la piscina?

La evidencia científica es excelente, pero la evidencia no sirve de nada si no puede llevarse a la práctica. Y eso no depende únicamente de una decisión individual: depende de condiciones colectivas. Casi todas las ocho áreas de amigabilidad definidas por la Organización Mundial de la Salud tienen algo que decir sobre esta pregunta:

  • Espacios al aire libre y edificios. ¿Son accesibles los vestuarios? ¿Hay barras de apoyo para entrar al vaso? ¿El suelo es antideslizante? ¿Hay bancos donde sentarse a cambiarse?
  • Transporte. Si el municipio no tiene piscina, ¿cómo llega hasta ella una persona de 78 años sin coche? ¿Coinciden los horarios de la actividad con los del autobús?
  • Participación y tejido social. ¿Existen grupos específicos para esta franja de edad, o todo el mundo comparte calle y horario?
  • Comunicación e información. ¿Cuántas personas saben qué programas hay disponibles? ¿Cómo llega esa información a quien no usa internet?
  • Respeto e inclusión. ¿Se siente bienvenida una persona de 70 años en un polideportivo, o percibe que ese espacio "es para jóvenes"?
  • Servicios sociales y de salud. ¿Trabajan juntos el centro de salud y el ayuntamiento para recomendar y derivar hacia la actividad física?


Comentarios

Entradas populares